RETAIL

NORI ZUZENDUTA:

Denda berriak penintsularen iparraldean edo Eskandinabian ireki nahi dituzten arropa-kate nazionalak eta atzerritarrak.

RETAIL

Taperstudio-n esperientzia zabala dugu “retail” munduan. Azken urteotan “consulting” lana egin dugu INDITEXentzako –ZARA, ZARA Home eta Máximo Dutti- Suedian, Norbegian, Danimarkan eta Finlandian. Horretarako SSARK (Estocolmo) eta Marlow-Ramfelt (Oslo) estudioekin elkarlanean ibiliz. Egindako lana gure bermerik onena da.  “Consulting” moduan 10.000 metro karratu gehitzen dituzten 13 proiektutan  aritu gara lanean, 4 irekitze berri barne.

ZERBITZUAK

– Ikuskapen teknikoak. Lokala bisitatzen dugu diseinu posibilitateak aztertuz. Arreta berezia jartzen dugu indarrean dauden arau lokalak betetzeko.

– Proiektuak indarrean dauden arau lokalei egokitzen ditugu.

– Lizentzien gestio eta bideratze.

– Laguntza gremioen hautaketetan eta kordinazioan.

– Laguntza materialak eskuratzeko.

– Segurtasun eta osasun kordinazioa.

– Diseinu proiektu oso edo partziala (denda-ostea) arau lokalak betez.

– Denda ireki ostean ”consulting” zerbitzua mantentze-lanetarako.