ERABERRITZE ETA IRISGARRITASUN

ERABERRITZE ETA IRISGARRITASUN

NORI ZUZENDUTA:

Etxe-administratzaileak eta jabeen komunitateak.

ERABERRITZE ZERBITZUAK

– Eraberritze energetikoak.

– Fatxaden eta estalkien eraberritze.

– Oztopo arkitektonikoen ezabapenak eta igogailu instalazioak.

 

Aholkularitza osoa eskaintzen dugu prozesu guztian zehar. Lehenik eta behin komunitateari posibilitate ezberdinen berri ematen diogu, estetika eta eraikuntza aldetik soluzio aprosposenak aurkeztuz.  Ondoren proiektu teknikoa idazteaz, obraren zuzendaritzaz eta segurtasun eta osasun kordinazioaz arduratzen gara; eskatzen diren baldintza legal guztiei erantzuna emanez.

Proiektuak aurrekontu zehatza dakar. Han egin behar diren lanak, beharrezkoak diren materialak eta eskulana azaltzen dira; danak prezio eguneratuekin. Jabeen komunitateak dokumentu hau erabiliko du enpresa eraikitzaileei beraien aurrekontuak eskatzeko.

Aurrekontu honekin, enpresa eraikitzaileek proiektuan zehaztuta dauden lanak ezarritako prezioan betetzeko hitzematen dute. Honela, lanak hasi baino lehen obraren prezio reala jakin dezakegu, ezuztekabeko kostuak sahieztuz. Taperstudio-tik obra bakoitzerako enpresa eraikitzaileen hautaketetan laguntza eskaintzen dugu.

Taperstudio-n obra zuzendaritzak ere egiten ditugu, lanak proiektua jarraitzen dituztela bermatuz. Honez gain, aurrekontuaren eta epeen kontrol independientea egiten dugu.

Obra bukatu ondoren diru-laguntza jasotzeko beharrezkoa den lan-amaiera akta egiten dugu.