EIT EEZ TXOSTENAK

NORI ZUZUENDUTA:

Etxe-administratzaileak, jabeen komunitateak, partikularrak, autonomoak eta enpresak.

EIT

EIT eraikinaren hiru atal nagusienak aztertzen ditu: eraikinaren egungo kontserbazio egoera, irisgarritasuna eta eraginkortasun energetikoa.

EIT txostena eskuratu behar dutenak, 50 urte baino gehiago duten etxebizitza kolektiboko tipologia duten eraikinak (hotelak eta erresidentziak barne) dira.  Jarraian diren epemugak hartu behar dira kontuan:

  • 1967ko Ekainaren 27a baino zaharragoak diren etxebizitza kolektiboak. Epemuga: 2018ko Ekainaren 27a.
  • 1967ko Ekainaren 27a baino berriagoak diren etxebizitza kolektiboak. Epemuga: urte bat 50 urte bete ondoren.
  • Hotelak eta egoitzak. Epemuga: 5 urte 50 urte bete ondoren.

Lehenengo txostena egin eta gero, 10 urtetara errepikatu beharra dago.

EITa beharrezkoa da edozein motatako obra, irisgarritasuna edo eraginkortasun energetikoa bermatzeko egin beharreko obretarako diru-laguntza publikoak jasotzearren.

+ INFO

EEZ

Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriak (EEZ), etxebizitza, lokal edo eraikinen energiaren aurrezte maila adierazten du (Atik Gra doazen balioekin)

Erosle edo errentari berriei, errentan edo salgai eskaintzen zaien eraikin osoak edo beraien parteak ziurtagiriria indarrean izatea beharrezkoa da.

Lehenengo ziurtagiria egin eta gero, 10 urtetara errepikatu beharra dago.

TXOSTENAK

Adituaren txostenak, patologia txostenak eta kontsultak.

DIRU-LAGUNTZAK

Diru-laguntzarekiko informazioa, aholkularitza eta bideratzea.