Zumaia hiri igogailua

Zumaia hiri igogailua



























Zumaia hiri igogailua

Gurrutxaga Plazaren eta San Juan Egoitzaren arteko hiri igogailu publikoa

Kokapena: Zumaia (Gipuzkoa)
Urtea: 2017
Elkarlanean: VAUMM
Egoera: Lehenengo saria, prozesuan

Igogailuaren dorre eta pasarelaren diseinuari dagokionez aipagarriena da proposatutako egituraren arintasun bisuala eta bere gardentasuna, bertako espazio publikoaren eguzkiztapena bereganatu nahian, eta aldi berean erabiltzaileen segurtasuna.

Eraikitako piezen materialtasuna ere arintasun horren efektua areagotzeko garatu da, eta aldi berean peza guztien mantenu lanak errazteko.

Pasarela eta bestelako itxaro-espazioak tamainaz dimentsionatu dira urbanizazioak onartzen duen mugak ahaztu gabe. Izaera ireki honek ibilbidea naturaltasun eta erosotasunez egiteko aukera ematen du gaur egun auzoak dituen zailtasunak kontuan izanda. Pasarelen gainaldeak hiriarekiko behatoki bihurtzen dira, ikuspegi berrien aukera emanez.

Soluzioaren garapenean espazio publikoaren kalitatea izan da helburu eta lan eredua, kontziente izanda inguruneak dituen zailtasunak. Ingurune itxi eta trinko honen erdian plaza mailakatu bat diseinatu dugu, espazio zabalera begiratzen duten eserleku batzuekin, San Jose kaleko maila ezberdinak bisualki lotzen dituenak. Eskailera eroso batek konektatzen ditu bi espazioak eta aldi berean 16. atariko etxearekiko kontaktua arintzen du. Plazaren azpialdea aprobetxatuz aparkaleku publiko ireki bat proposatzen da eta espaloia zabaltzen da kalearen estutasunari erantzuna emateko.

 

 

all

15 junio, 2017