Etx_Tosse





















Etx Tosse

Etxebizitza familiabakar

Kokapena: Tosse (Frantzia)
Urtea: 2016
Elkarlanean: Gloria Ariztegi, Martin G. Tolosa
Egoera: Eraikitze fasean

Etxebizitza 500 metro koadroko partzela txiki batean dago kokatuta, Tossen (Aquitania) hain zuzen ere. Bezeroek, bikote gazte bat bi seme-alabekin, etxe erosoa eta bizitzaz familian gozatzeko nahi dute.

Etxeak solairu bakarra eta kanpoaldearekin kontaktu zuzena du. Horrek zabaltasun sentsazioa areagotzen du. Gainera etxeak aparkalekua, igerilekua eta espazio berdea ditu. Gune zerbitzariak -komunak eta biltegia- iparraldean kokatzen dira eta bizkarra ematen diote errepideari. Aldi berean, gune nagusiek -logelak, sukaldea, jangela eta egongela- hegoalderantz begiratzen dute. Bi isuriko estalkiak, 4 metrotatik gorako altuera librearekin, argi naturala korridorera sartzen ahalbidetzen du. Horrez gain, espazio nagusiari duintasuna dakarkio.

Erabilitako bolumenak sinpleak dira, etxe barruko banaketaren erakusgarri, eta bai testuingurua bi arau lokalak hartzen dituzte kontuan. Etxe-aurreen jarraitutasuna sarreretan eten egiten da, non egurra da ageri.

Etxebizitzaren orientazioak, isolamendu handiarekin batera, eraginkortasun energetikoa bermatzen du.

 

all