Errebal

Errebal

































ERREBAL

ERREBAL Balioanitzeko Eraikina eta Ekipamendu Kultural

Kokapena: Eibar (Gipuzkoa)
Urtea: 2015
Elkarlanean: VAUMM, Mikel Aparicio Azpilicueta, Ernesto Galvan (Estudio Recrea)
Egoera: Eraikitze fasean
Aurrekontua: 5,7 mills €
Azalena: 8.628 m2

Errebal Eibar lotzen eta artikulatzen saiatzen da espazio berde eta bizia baten bidez. Espazio urbanoak eta paisaiak bat egiten dute eraikin bat sortuz. Hau, zinta bat balitz bezala, orubean hedatzen da naturalki. Inguruaren irisgarritasuna konpontzeaz gain, aktibitatez betetako gune berri horrek, espazio urbanoa bereganatzen du. Mugak ezabatzen dira interakzioa sustatzearren.

Gizarte partizipaziotik sortutako erabilera programa honetan datza: bi aparkaleku solairu sotoan, merkatu berria, plaza handia estalia eta bi solairu balioanitzerako gelekin. Gainera serbitzu espazioak, komuna publikoen eta biltegien kasu, izango dira.

Goikaldeko urbanizazioa. Eraikaren estalki igarogarriek espazio publiko urbano ederra sortzen dute. Hiru tratamendu ezberdin planteatzen dira azalentzako: azal “gogorrak”, zirkulazio dinamikoen mesederako; azal “mixtoak”, eserleku eta harmailak diren leku estatikoagoetan ; eta azal “bigunak” landaretza ezberdin haziarren.

Balioanitzeko plazako estalkia. Estalkia eraikian daukan garrantzia kontuan hartuz, honek tratamendu berezia dauka. Estalkiarako erabiliko den materiala ETFE da. ETFE-a material plastikoa da, gardetasun ederra ematen duena. Honek erabiltzaileri kanpoan izatearen sentsazioa dakarkio. Eguzkipean. Eta aldi berean eguraldi txarratik babesten du.

 

all

15 enero, 2015